inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Urakan aroan

2019ko irailaren 3a
00:00
Entzun
Amazonia sutan kiskaltzen ari den bitartean, bosgarren mailako Dorian urakanak jo ditu Bahametako kostak, eta ikusi gabeko txikizio eta demasak eragin ditu Antilletako uharte horretan. 300 kilometro orduko haizeteen eta euri erauntsi handien zain daude AEBetako hainbat estatutan ere, larrialdi egoeran. Atlantikoaren urak berotzen ari dira urtetik urtera (aurten ohi baino bi gradu beroago daude), eta horrek are latzagoak egin ditu azken urteotako urakan aroak. Zikloi kopurua hirukoiztu egin da 30 urtean, eta, etorkizunerako aurreikusten den berotze globalaren ondorioz, adituek ez dute espero muturreko fenomeno horiek ugaritzea eta okertzea besterik.

Donald Trump AEBetako presidente eta klima aldaketaren ukatzaileak erabaki du ez joatea Polonian II. Mundu Gerraren hasieraren harira antolatutako ekitaldietara, hala bertatik bertara jarraitzeko AEBetan gerta daitekeen suntsiketari. Jair Bolsonaro Brasilgo presidenteak —klima aldaketaren ukatzailea hura ere—, berriz, hitzeman du Nazio Batuen Erakundera eramango duela Amazonian gertatzen ari denaren gaia. Egoeraren larria ezin saihesturik, zaparrada noiz atertuko zain egongo dira akaso, garai hobeak noiz iritsiko. Kontua da gero eta herritar sektore gehiago direla sugarren eta uholdeen biktima, eta azalpenak nahi dituztela gertatzen ari denaren inguruan; baita egoerari aurre egiteko erantzunak ere, ez baitu atertzeko itxurarik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.