inaki petxarroman
HIZPIDEAK

EAJ eta legez kanporatzeak

2019ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
EAJ legez kanporatzearen alde Voxek egindako adierazpenekEusko Jaurlaritzako lehendakariaren erantzuna ekarri dute, beharrezkotzat jo baitu «erantzun instituzional» bat ematea mehatxuaren aurrean. Izan ere, «estatuaren perbertsioa eta demokraziaren subertsioa» ekarriko lituzke egoera horrek, Iñigo Urkulluren arabera. Ez da harritzekoa lehendakariaren kezka. Espainiak badu lege bat alderdi politikoak legez kanpo uzteko. Are gehiago, bi eskuetako hatzak ez dira nahikoak zenbatzeko Euskal Herrian legez kanpo utzi dituzten alderdi guztiak: HB, EH, Batasuna, EAE-ANV, EHAK, HZ, AuB, ASB, D3M, AG... Kontua da alderdi horiek denak ezker abertzalekoak zirela, eta legez kanporatu zituenetako bat PSOE izan zela, hau da, EAJren lehentasunezko bazkidea.

Urkulluk nabarmendu du susmoa zutela hasieratik legearen azken helburua ez ote zen izango «egunen batean nazionalismo demokratikoa» legez kanporatzea, euskal erakundeen esku hartzea eta botorako eskubidea eragozteko. Hain zuzen ere, horixe bera egin zuten hamarkada batez: euskal herritarron boto eskubidea bahitu eta apartheid politikoa instituzionalizatu. Eta EAJk ez zion uko egin erakunde horietan parte hartzeari. Orain jarrera aldatzea eta erantzun bateratu bat emateko prest agertzea ona litzateke, legez kanpo zein utziko duten begiratu gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.