HIZPIDEAK

Marmotaren gogoetak

Eider Goenaga Lizaso -

2019ko azaroak 9
Marmota baten irudia azaldu da kanpainan Hego Euskal Herriko kaleetan eta sare sozialetan. EH Bilduk erabili du irudia, baina ez dira haiek marmotaren eguna behin eta berriz bizitzearen sentsazioa duten bakarrak. Bill Murray aktorearen rolean sentitzen da herritar ugari. 2019an hirugarrengoz joango dira bozkatzera herritarrak —bihar bozkatzea erabakitzen badute—. Gainera, 2015etik 2019ra lau aldiz egin dira Espainiako Gorteetarako bozak.

Apirilaren 28ko emaitza berak berriz ateratzeko aukera badago; gertagarrien artean dago, alabaina, ezkerreko botoa desmobilizatzea eta eskuinari aukera bat zabaltzea ere. Euskal Herrian ere badago desmobilizaziorako arriskua; «beste marmotaren egunik ez dut bizi nahi» esatea jendeak. Baina, Espainian indarraldian dagoen olatu nazionalistari erantzuteko, gakoa izango da indar subiranistek Madrilen lortzen duten ordezkaritza: lau urtean Espainiatik datorren olatuaren gainean surfean aritzeko aukera edo olatu azpian zilipurdika harrapatuta gelditzekoa daude jokoan. Llotja de Mareko adierazpenak norabide bat marraztu du indar subiranisten elkarlanari begira, baina indar horiek gaitasuna izango badute espainiar olatuari tsunami subiranista batekin erantzuteko, emaitza onak behar dituzte ezinbestean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna