Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Emakumeen egunak

2022ko otsailaren 11
00:00
Entzun
Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da gaur. Zientziarena sektore maskulinizatua izan da mendeetan, eta emakumeek egindako aurkikuntza asko gizonen izenekin erregistratu eta ezagutu izan dira historian. Gaur egun, erreferente falta handia den arren, zientzia ikasketetan emakumeak dira gehienak, eta baita ibilbide profesionaleko lehen urteetan ere; baina, aurrera egiteko, beirazko sabai gogor eta iragangaitza jartzen zaie maiz. Beraz, badu zentzua, eta ez txikia, emakume zientzialarien nazioarteko egun bat izateak. Ezinbestekoa da erreferentziak izatea, emakumeen lana ikusgai egitea, duten balioa azaleratzea eta aurrera egiteko jartzen zaizkien oztopoak salatzea. Horretarako balio izaten dute nazioarteko egun izendatzen diren horiek.

Emakume baserritarren eguna ere badago. Baina, emakumeen presentzia eta balioa aldarrikatzen hasita, amaigabea litzateke zerrenda: emakume garraiolarien eguna, zinemagileena, mekanikariena, igeltseroena, arrantzaleena, ingeniariena, basozainena, zabor bilketan aritzen direnena... Horietako askotan, harritu ere egiten du emakume bat ikusteak.

Martxoaren 8ak elkartuko ditu horiek denak, eta beste asko; baina ez dago sobran sektore askotan emakumeek izaten dituzten zailtasunak eta diskriminazioa urte osoan azaleratzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.