mikel p ansa
HIZPIDEAK

Hitzari kasu

2018ko uztailaren 11
00:00
Entzun
Porrot baten historia izan dira sexu erasoen kontrako Espainiako lege erreformak. 1995ean Zigor Kodea berritzeko aldaketa handiak egin, eta, tartean, emakumeen kontrako sexu erasoen tipifikazioa aldatu zuen. Ordura arte legeetan bortxaketa gisa agertzen zena desagertu zen. Bi arrazoi, atzean: batetik, garaiko moderniarentzat, andreen ohorearen kontra egindako delitu bat adierazten zuen bortxaketa terminoak; arkaikotzat zuten, eta PSOEk bilatzen zuen termino bat adieraziko zuena sexu erasoak emakumeen askatasun sexualaren kontrako erasoak zirela. Bide horretan erori zen bortxaketa terminoa Espainiako legeetatik. Bestetik, Zigor Kode berriak bilatu zuen sexu erasoen tipifikazio zehatzagoa egitea; horregatik bereizi zituzten sexu abusuak eta sexu erasoak. Aurrerantzean, sexu erasoa izateko —alegia, lehen bortxaketa zenaren pareko delitua—, indarkeriaz gertatu beharko zuen erasoak. Paradoxa bat: 1995ean, PPk ohartarazi zuen legearen ahuldade horretaz, aurten Iruñeko Justizia Jauregian gertatu dena iragarriz bezala; alegia, Zigor Kode berriak aukera utziko zuela bortxaketa gisa ez hartzeko ordura arte bortxaketatzat hartu zirenak. 2003an jarri zioten adabakia Zigor Kodeari: bortxaketa terminoa zuzenean sartu ez, baina sexu abusuagatik zigortuak bortxaketaren errudun gisa kalifikatu zituen. Aldrebeskeria aldrebeskeriaren gainean. Orain PSOEk beste erreforma bat agindu du. Eta, terminoei buruzko eztabaida antzuak baztertuta, behingoz emakumearen hitzari eta asmoei kasu egingo diotela ematen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.