Indiak Pakistango diplomazialariak kanporatu ditu

2020ko ekainaren 24a
00:00
Entzun
«Espioitza» eta «talde terroristekin» harremanetan jarri izana egotzita, Indiak kanporatu egin ditu Pakistanek New Delhin zituen diplomazialarien erdiak. Indiako Atzerri Ministerioak ere erdira murriztuko ditu Islamabaden dituen ordezkariak. New Delhiko iturrien arabera, Islamabadeko Polizia «jazarri» egin zitzaien hainbat egunez Atzerri Ministerioko bi ordezkariri, eta «bahitu» egin zituen.

Islamabadek ukatu egin ditu Indiaren akusazioak, eta salatu du herrialde hori maiatzetik ari dela «Pakistanen izen ona zikintzeko ahaleginetan». Bi herrialdeen arteko harremana gatazkatsua izan da 1947tik, independentzia lortu zutenetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.