martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Zirkurik gabe

2020ko abuztuaren 20a
00:00
Entzun
Oraindik hilabeteak falta diren arren, lehen mailako lerroburuetan sartu dira, lau urtetik behin jazo ohi den bezala, AEBetako hauteskundeak. COVID-19ak eraginda, aurreko deialdietan baino interes gutxiago ari da sortzen, AEBetan eta hortik kanpo, aurtengo kanpainaurrea. Bi faktore nagusi daude azaltzen dutenak hori gertatzea: alderdi nagusietako hautagaiak aspaldi daude erabakita, eta pandemiak hartu du herritarren arreta.

Zirku nagusirik gabe geratu da aurtengo kanpaina: Alderdi Errepublikanoaren eta Alderdi Demokrataren konbentzioak. Primarioen emaitzak jaso ohi dituzten bi bilkura handi horiek eman izan diote historikoki hasiera kanpainaren azken txanpa erabakitzaileari. Hori ere aldatu du COVID-19ak. Konbentzio sendorik ezean, interesa galtzeko arriskua dauka kanpainak; eta lan interesgarria da aztertzea nori egiten dion mesede egoera berri horrek.

Pandemiaren kudeaketak kalte egin dio Donald Trump presidenteari. 2016ko hauteskundeetan botoa eman ziotenetako dezentek, beste gai batzuetan egindako burugabekeriak onartu arren, ez diote barkatuko pandemiari aurre egiteko ordurik larrienetan erakutsi duen jarrera arduragabea.

Joe Biden hautagai demokratak laissez passer (utzi denbora igarotzen) kanpaina abiatu zuen Trumpek pandemiarekin hartu zuen jokabidea ikusita. Horrela irabaztea espero du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.