inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Kontrol telematikoaren itzalak

2023ko urtarrilaren 28a
00:00
Entzun
Iazko urte bukaeran, hilketa matxisten zaparradaren erdian, Espainiako Fiskaltzak eskatu zuen eskumuturreko telematikoa jartzeko espetxera bidaltzen ez diren ustezko erasotzaile matxistei, emakumeen babesa eta erasotzaileen gaineko kontrola bermatze aldera. Izan ere, eraso larriak pairatu dituzten askoren kasuan, erasotzaileak salaketak edo aurrekariak zituen.

Izatez, erasotzaileak kontrolatzeko beharko luketen tresna horiek kontrako helburua lor lezakete, adituek diotenez: biktimen askatasuna mugatu eta kontrola areagotzea. Zeren, gerta baitaiteke erasotzaileek gailuak baliatzea emakumeak beldurtzeko. Edo gertatzen da gailuak berak arazoak sortzea, emakumeen bizitzan eragiteraino.

Andreak babesteko xedea izan dezakete gailu horiek, baina, hori eraginkortasunez bete ezean, erakundeek bestelako modu batzuk bilatu beharko lituzkete, kontuan izanda kontrola erasotzaileei ezarri behar zaiela, ez erasoak jasan dituztenei. Batzuetan, arazo juridikoak egon daitezke neurri egokiak topatzeko. Baina, beste batzuetan, borondate politikoa da falta dena. Bitartean, beste biderik ez da hezkuntzan eta gizartean arnasa luzeagoko neurriak hartzea baino, indarkeria desagerraraziko duen benetako berdintasuna lortze aldera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.