jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

AHTa, biluzik

2018ko ekainaren 27a
00:00
Entzun
Europako Batasuneko abiadura handiko trenaren sarea biluzik dago, hura janzteko milioika eta milioika euro gastatzen ari badira ere. Badira urteotan garraioaren enperadorearen biluztasunaren berri eman duten taldeak eta herritarrak. Erakundeak, gutxi. Horregatik, deigarria da Europako Batasuneko erakunde batek, Europako Kontu Auzitegiak, hain agerian, gordin eta gogor kritikatzea Europako Batasuna eraikitzen ari den abiadura handiko trenaren sarea. Sarea baino gehiago, patchwork-a, elkarren ondoan jarritako txatal solteen bilduma, auzitegiak berak dionez. Europako Batasuneko beste hainbat gaitan gertatzen den moduan, herrialde eta eskualde bakoitzak bere trenbidea eraikitzen du, ondokoak aintzat hartu gabe. Eraikuntza europarra ez, baizik errakuntza europarra, beste behin.

Europako Kontu Auzitegia abiadura handiko trenaren aldekoa da, baina salatu du, besteak beste, aztertutako abiadura handiko tren gehienak ez direla hain abiadura handikoak; oso garestiak direla; batzuek ez dutela bideragarri izateko bidaiari kopururik; gehienak atzerapen nabarmenarekin eraikitzen direla; sarritan irizpide politikoak gailentzen direla; kostuak eta onurak ez direla behar bezala aztertzen erabakiak hartzeko; eta leku guztietan ez dela behar abiadura handiko trenik.

Euskal Herriko abiadura handiko tren proiektuentzat balio dute. Biluzik baitaude. Ea noiz onartzen duten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.