HIZPIDEAK

Marra sotilak eta amildegiak

Jakes Goikoetxea -

2018ko abenduak 6
Nafarroako Lurralde Auzitegiak frogatutzat jo zituen egitateak behin eta berriro irakurrita, are ulertezinagoak dira bai orduan auzitegi horrek emandako epaia, bai orain Nafarroako Auzitegi Gorenak helegiteei erantzuteko eman duena. Biek bihurritu baitituzte legeak eta argudio juridikoak zuritzen saiatzeko 2016ko sanferminetako talde bortxaketan ez zela egon ez bortizkeriarik, ez larderiarik eta, funtsean, ezta sexu erasorik ere, sexu abusua baizik. Kontua da frogatutako egitateek gauza bat erakusten dutela, eta epaileek, bi alditan, beste bat gertatu zela erabaki dutela.

Sexu erasotzat hartzeko, legearen arabera, bortizkeria edota larderia, intimidazioa, baliatu behar da. Nafarroako Auzitegi Gorenaren epaiaren arabera, Ā«marra sotilĀ» bat baino ez dago larderiaren eta abantailakeriaren, nagusikeriaz aritzearen artean; amildegi bat dago, ordea, bataren eta bestearen kalifikazioetan, ondorioetan eta gizarteari zabaltzen zaion mezuan. Espainiako Auzitegi Gorenak esana du kasu batzuetan zaila dela bata eta bestea ezberdintzea.

Epaileek jada bitan erakutsi dute legeen eta argudio juridikoen marra sotilak bihurritu ditzaketela, justizia egin beharrean justiziarik ez egiteko. Epaileek jada bitan erakutsi dute amildegi bat dagoela haien eta herritar gehienen artean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna