martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Tematiak berean

2019ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun

Ez dute amore ematen Nafarroako Auzitegiko epaile batzuek 2016ko sanferminetan neska bati, kritika gogorrak jaso zituen sententziaren arabera, «taldekako sexu abusua egiteagatik» kondenatutakoen auzian. Arrazoi du defentsako abokatuak esaten duenean epaile horiek «kontsekuenteak» direla aurretik hartutako erabakiarekin: oker egin zuten orduan, eta oker egiten segitzen dute.

Askotan eztabaidatu da, salatu ere bai, Espainian, kasu batzuetan, abusatu egiten dela behin-behineko espetxeratzeaz; maizegi erabiltzen dela, horretarako arrazoirik ez dagoenean. Espainiako Barne ministro eta magistratu ohi Grande-Marlaskak berak esan zuen, irailean egindako elkarrizketa batean, oso kasu berezietan erabili behar zela bakarrik.

Epaiketa aurreko behin-behineko espetxeratzea gertatzen denean izaten da abusu hori, baina sanferminetako auzia oso bestelakoa da. Kasu horretan, zigorraren ondorengo behin-behineko espetxeratzeaz ari gara, epaiketa egin zelako eta magistratuek zigorra ezarri zietelako lehen akusatuak eta orain zigortuak direnei. Handia da aldea, epaiketa aurreko eta ondorengo behin-behineko espetxeratzeen artean bederatzi urteko zigor bat dagoelako, nahiko arrazoia izan beharko lukeena zigortuek Espainiako Gorenaren azken erabakia kartzelan entzuteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.