jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Euskaralditik klik egitera

2019ko urtarrilaren 10a
00:00
Entzun
Korrikaren arduradunek kaleratu dituzte aurtengo edizioaren ibilbidea eta ordutegia, eta jendea hasi da bere herritik, lantokitik edo ingurutik noiz pasatuko den begiratzen eta planak egiten, noiz, zenbat eta zeinekin korrika egingo duen prestatzeko. Badira, gainera, beren ingurutik oso urrun korrika egitea erabakitzen duten euskaltzaleak ere.

Korrika. Bi urtetik behin egiten den erokeria zoragarria. Ideia sinplea bezain antolaketa konplikatua. Aurtengoa 21. edizioa badu ere, eusten dio ekitaldiaren sinbolismoari, erreferentzialtasunari, euskararen aldeko aldarrikapenak eta festa giroa uztartzeko gaitasunari eta jendearengan ilusioa eragiteko ahalmenari.

Korrika, baina, herriz herri euskararen aldeko mezua odolberritzen duen ekitaldia baino gehiago da. Korrika bakoitzak du berezitasunen bat, Korrika bakoitza da berezia, eta aurtengoa ere bai. Euskaraldiaren osteko Korrika da. Inertziak astintzeko hamaika eguneko esperimentu erraldoia amaitu eta lau hilabetera egingo da Korrika. Eta aurtengo leloak badu Euskaraldiarekin lotura, Euskaraldiak zabaldutako mezuaren luzapen moduko bat: Klika. Klik egitea, euskararen aldeko jarrera aktiboa hartzea, alegia. Egun zehatz batzuetan txapak paparrean jartzeaz eta metro batzuk egiteaz harago. Konpromiso aktiboa, finean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.