martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Eskubide kontua

2019ko urtarrilaren 31
00:00
Entzun
Urte askotan, bi hamarkadotan, ezpata Gara-ren eta Gara-ko arduradun, langile eta irakurleen buru gainean eduki ondoren, Espainiako Gizarte Segurantzak erabaki berri du duela urte asko Garzon magistratuak bidegabeki eta injustizia larria eginez Egin-ekoa zen baina Gara-ri erantsi zion zor ekonomikoaren kobraketa aktibatzea.

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ebatzi zuen bere garaian Egin ixteko Garzonek hartu zuen erabakia konstituzioaren aurkako zela; baina mina, eta kaltea, egina zegoen. Horrekin nahikoa ez, eta jaio berria zen Gara ekonomikoki itotzeko erabakia hartu zuen magistratuak; Gara-rena ez zen zorra Gara-ren bizkarraren gainean jarriz.

Demokrazia batean oinarrizko zutabea den eskubide baten urraketaren aurrean gaude: adierazpen askatasuna. Askatasun hori urratzean, ez da bakarrik ebakitzen komunikabideak eta kazetariek beren lana egiteko daukaten eskubidea, baizik eta baita herritarrek kioskoan pluraltasun informatiboa aurkitu eta libreki aukeratzeko daukaten eskubidea ere, aurrenekoa gabe ezinezkoa dena praktikatzea.

Erromako zubiaren antzekoak izan behar du kioskoak demokrazian: kolore askotarikoa. Zenbat eta kolore gehiago eduki, hobe. Irakurleek bakarrik erabaki dezakete komunikabide baten iraupena, inolaz ez estatu egiturek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.