jon ordonez garmendia
HIZPIDEAK

Zauriak sendatzeko garaia

2019ko maiatzaren 8a
00:00
Entzun
Ezin garai esanguratsuagoan egingo dituzte gaur presidentetzarako hauteskundeak Hego Afrikan. 1994ko maiatzaren 9an izendatu zuten presidente Nelson Mandela, apirilean ANC bere alderdiak garaipena lortu ondoren. «Zauriak sendatzeko garaia iritsi da», esan zuen presidente kargua hartzeko ekitaldian.

Garaipen hura eta hitz horiek alde biko ezpata bihurtu dira, ordea, ANCrentzat eta Hego Afrika osoarentzat 25 urte geroago. Agerian dagoelako zauriak ez direla sendatu. Pobreziak eta langabeziak larruazal kolore jakin bat dute Mandelaren garaipenetik mende laurdenera: Afrikako herrialde industrializatuena izan arren, Nigeriaren ondoren BPG handiena duena, bi herritar beltzetik bat pobrezian bizi da; zurien artea tasa hori %0,8koa da. Hego Afrikako demokraziak eta ANCren gobernuek ez dute jakin apartheid-ak errotutako bazterketa ekonomikoa gainditzen, eta, Munduko Bankuaren arabera, gaur egun 1994an baino desberdintasun ekonomiko eta sozial handiagoak ditu.

«Egon dadila justizia denontzat. Bakea denontzat. Lana, ogia, ura eta gatza denontzat», eskatu zuen Mandelak 1994ko diskurtsoan. Zauriak sendatzeke daude, baina Mandelak kargua hartu aurretik ez bezala, sendagaia aukeratzea herritar guztien esku dago gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.