inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Mediterraneoko ispiluaren aurrean

2019ko uztailaren 2a
00:00
Entzun
Italiak atxilotuta dauka Carola Rackete, Sea Watch 3 salbamendu ontziko kapitaina, egoera larrian zeuden 40 etorkinekin herrialdeko portu batean sartzeagatik. Racketek ekintza desobediente bat egiteko ausardia izan du Matteo Salvini Barne ministro ultraeskuindarraren aurrean, zeinak Mediterraneoa lekukorik gabeko hilobi bat bihurtu nahi duen. Horrekin batera, krisi diplomatikoa has liteke Italiaren eta Alemaniaren artean.

Historia liburuetan justifikatzen zailak diren orrialdeak idazten ari dira Europako herrialdeak immigrazio politikei buruz. Hasieran salbamendu ontzirik gabe utzi zuten Mediterraneoa, eta ondoren, haien lana neurri batean gobernuz kanpoko erakundeek ordezkatu zutenean, debekuekin eta errepresioarekin zigortu dituzte etorkinak hiltzen utzi nahi ez dituzten sektore solidarioak.

Salvini inor baino lotsagabeago ari da horretan, baina ez da bere arazoa bakarrik. Atzo bertan, Aita Mari ontziko arduradunek gogoratu zuten Espainiako Gobernuak ukatu egin ziela salbamendu lanak egiteko baimena, eta horren aurka joko dutela auzitegietara. 2014tik 15.000 lagun irentsi ditu Mediterraneoak, eta, harresiak beharrean, neurriak jarri behar lituzke Europak, amets gehiago ito ez dadin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.