martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Prozedura ez da arazoa izan

2019ko uztailaren 27a
00:00
Entzun
Espainiako presidentea aukeratzeko orduan PSOEk eta Unidas Podemosekoek azken egunotan landu duten prozesuaren metodologian bada puntu bat analista askok gogor kritikatu dutena: ez dute ondo ikusi UPek politiken programa adostu baino lehenago bakoitzari zegokion ministerio kopurua adostu nahi izatea.

Nola egiten da, bada, koalizioak osatzeko ohitura politikoa daukaten gizarteetan? Ez dezagun ahatz koalizioak ez direla apetak jota egiten, baizik eta derrigorrez egiten direla herritarrek emandako boto zatikatuaren ondorioz. Zertarako hasi behar zuen Unidas Podemosek ministerio bakoitzak egin behar zuena negoziatzen ez bazekien gobernuan egongo ote zen ere?

EAJk eta PSE-EEk, Eusko Jaurlaritzak, Aldundiak, hiriburuak eta hiri nagusien gobernuak osatzeko orduan, urte luzeetan egin dituzten koalizio gobernuak osatzeko negoziazioen hasieretan sozialistek ez zekiten gobernu horietan egongo ote ziren programak adostu arte, edo lehendabizi EAJren bermea zeukaten gobernuetan egongo zirela eta zenbat eta zer sail edukiko zituzten, eta ondoren hasten ziren edukiak adosten?

Eta Kataluniako bi hirukoak osatu zituzten PSCk, ERCk eta Iniciativak nola egin zuten gobernua osatzeko prozesua? Eta Galizian PSGk eta BNGk bikoa osatu zutenean?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.