inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Burua edo sabela

2019ko uztailaren 30a
00:00
Entzun
EH Bilduko militantziak barne kontsulta batean erabakiko du gaur Maria Txibite PSNko idazkari nagusiaren inbestiduran abstentzioa proposatzen duen edo ezezko botoa. Koalizioko zuzendaritzak abstentzioaren aldeko botoa eskatu die militanteei, baina aitortu du «zilegiak» direla jarrera guztiak. Berez, PSNk EH Bildurekin zer jarrera izan duen ondotxo dakite koalizio abertzaleko kideek, eta Maite Esporrinek Asironi antzeztutako agur zaratatsu hartan laburbiltzen da. Baina ez horretan bakarrik: euskararen alorrean, naziogintzan eta Euskal Herriaren eskubide politikoen aitortzan eta politika sozioekonomikoetan EH Bilduk proposatzen dituen guztiz bestelako jarrerak ditu PSNk.

Ongi argudiatu ditu EH Bilduk abstentziorako argudioak: eskuinari gobernura itzultzeko bidea ixtea, azken lau urteotako politika batzuek jarraipena izateko aukera laguntzea, eta gobernu berriaren erabakietan eragiteko aukera zabalik mantentzea. Berez, zuzendaritzaren proposamena aurrera ateratzen bada, militantziaren babesa duela, indartuta irtengo da EH Bilduren zuzendaritza. Ezezko botoa nagusituz gero,ez zaio erraz egingo desautorizazio horren ardura bere gainetik kentzea. Gauzak horrela, gaur bozkatzera doazen bilkideek, boto papera sartu aurretik, ongi neurtu beharko dute nor ari zaien agintzen gehiago: burua edo sabela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.