martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Israel, argi izpi bila

2019ko irailaren 20a
00:00
Entzun
Israelen justiziak konpondu beharko du hauteskundeek konpondu ez dutena, edo beste modu batera esanda, herritarrek ez dute Benjamin Netanyahu orain arteko lehen ministro gogorra politikatik erretiratu nahi izan. Ustelkeria leporatzen dio fiskal nagusiak, hiru delitu larri, inongo politikari zuzenek bere aurka ikusi nahi ez lituzkeenak: eroskeria, iruzurra eta nagusikeria. Nahiko arrazoi ez, nonbait, Israelgo herritar askorentzat Palestinako herria behin eta berriro txikitzen ahalegindu den gobernuburuari bizkarra emateko. Edo, apika, horrexegatik eman diote beste behin arduran errepikatzeko aukera: palestinarrak suntsitzen segi dezan.

Urruti daude Israelgo estatu berria osatzeko eragile nagusi izan ziren ezkerreko laboristek eragin handia eta erreferentziazkoa zeukaten garaiak. Gobernuaren ardura eduki zuten hamarkadetan laboristek, bainadenborarekin gero eta gehiago gotortu da Israelgo herriaren zati handibat, eta laborista askok bat egindute jokabide suntsitzailehorrekin.

Palestinarren zoritxarrerako, azken bi hauteskundeen emaitzek ez dute itxaropenerako argi sendorik piztu, nahiz itxaron egin beharko den jakin arte gehiengo berriaren osaketa. Orain arte ezagutu gabeko akordioak ikus baititzakegu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.