mikel p ansa
HIZPIDEAK

Lotsaizunak agerian

2020ko urtarrilaren 10a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Gorenak ezin zuen beste ezer erabaki. Oriol Junquerasi immunitatea aitortzea eta aske uztea edo, gutxienez, asteleheneko Europarlamentuko bilkurara joaten uztea bere etxeko teilatuari zulo ikaragarri bat egitea izango zatekeen epaileentzat. Hala egin izan balute onartuko zuketelako Junqueras zigortzeko ahalmenik ez zutela zigortu zuten garaian. Eta horrek ekar zezakeelako hautetsi aukeratutako beste batzuek ere beren zigorrak kentzeko eskatzea: egoera horretan dauden preso katalanek horixe eskatu dute, hain justu: beren kontrako aginduak eta zigorrak bertan behera uzteko, Luxenburgoko Justizia Auzitegiaren ebazpenak agerian jarri duelako haien immunitatea urratu zuela Espainiako Auzitegi Gorenak.

Horregatik, Manuel Marchena magistratuaren ebazpena aztertu eta argudio juridiko eta teknikoei erreparatu nahi dienak izango du zerekin entretenitua. Besteak beste, argitzeko ea posible ote den epaitua den bitartean hautetsi aukeratutako pertsona bat inhabilitatzea; are gehiago, epaiketa bera bukatu eta ebazpena eman bitartean izendatu badute hautetsi. Baina, debaldeko eztabaida juridikoetan denbora alferrik galdu gabe, nahikoa da ohartzea sententzia erabaki eta gero hasi direla epaileak argudioak josten. Behin berriro ere. Kontua da oraingoan Europaren aurrean utzi dituztela lotsaizunak agerian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.