inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Biharamunean

2020ko azaroaren 4a
00:00
Entzun
Zutabe hau irakurtzen duzunerako, litekeena da jakitea Bidenek edo Trumpek irabazi duten. Hala bada, jakingo duzu zer estatu izan den hil ala bizikoa bietako bati garaipena emateko. Mundua nola dantzatuko den hurrengo lau urteotan, hartuko diozu tankera. AEBetako afro-amerikarren bazterketa gogorragoa edo leunagoa izango den, Mexikoko mugako harresia pixka bat gorago eta beherago egongo den, klima negazionismoaren bozeramaile bat izango den AEBetako presidente edo deskarbonizazio lotsati baten aldeko bat....

Mundua AEBetara begira esnatu da gaur. Batzuek arnasa hartuko dute, edo arnasestuka hasiko dute eguna. Garrantzitsua baita, mundua sartu den atakan, planetako potentzia handienetako bat noren esku egongo den jakitea. Gero eta presenteago dauden klima, ekologia, osasun eta ekonomia krisiak kudeatzeko modua zein izango den. Agian, funtsean, ez da aldaketa handirik izango. Baina, berdintasunean, naturarekiko orekan, elkarren errespetuan bizi nahi duten guztientzat garrantzitsua izango da jakitea Trumpek edo Bidenek irabazi duen. Emakumeentzat, osasun txartelik gabe bizi diren klase apaleko sektoreentzat, afro-amerikarrentzat, latinoentzat. Bidenek ez ditu konponduko haien arazoak, jakina. Baina euren arazoak ez okertzea ere bada pertsonen bizitzaren xedeetako bat. Eta kezka horren erantzuna izango dute jada, agian, biharamunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.