inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Hitzak, haizeak eramanak

2021eko apirilaren 16a
00:00
Entzun
Printzipio kontua izango da, baina ia agintaldi guztietan onartu du Eusko Legebiltzarrak Euskal Herriaren autodeterminazioaren aldeko ebazpenen bat. 1990ean EAJk, EAk eta EEkadostu zuten mozio hartatik, beste zazpi ere onartu ditu parlamentu horrek, testuinguru eta arrazoi ezberdinek bultzatuta.

Atzo, Elkarrekin Podemosek Espainiako II. Errepublikaren 90. urteurrenaren harira aurkeztutako proposamenari EAJk jarri zion zuzenketak egin zuen aurrera: «Euskal Herria autodeterminazio eskubidea duen subjektu juridiko eta politikoa dela adierazten du Eusko Legebiltzarrak», dio testuak. EH Bilduren abstentzioari esker egin du aurrera ekinaldiak.

Praktikan, ezer gutxirako balioko du. Euskal Herriaren eta Kataluniaren autodeterminazio eskubideari uko egiten dion alderdietako batekin gobernatzen ditu Hego Euskal Herriko instituzio gehienak EAJk. Ezkontza erosoa du, gainera, harekin. Estatus berri bat martxan jartzearen alde aurreko agintaldian egindako ahalegina ahaztuta, eta pandemiaren testuinguruan gaia agenda politikoaren atzealdera igorria, inor gutxik eman dio garrantzirik ekinaldiari. Hiru hamarkadaren ostean, kasik denek ikasi dute ekintzarik gabe haizeak nora eramaten dituen hitzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.