Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Zer gaizki

2021eko uztailaren 31
00:00
Entzun
Zer pentsatua eman dio Carme Forcadelli espetxean egindako denboraldiak. Han ikusi du bestela ikusten ez zuena, edo, behintzat, hain argi ikusten ez zuena. Eta lehen bezain errepublikano eta ezkerreko atera da handik, baina lehen baino feministago. Ikusi baitu espetxea eta justizia deritzona ere matxistak direla. Delitua egitea «bizirik irauteko modu bat» zuen jendearekin egin du topo; aurrera egiteko «beste baliabiderik» ez zuen jendearekin. Eta ikasi du alboan egokitu zaion jendea ez epaitzen, baina bai haiek giltzapera iristea eragin duten arrazoiak aztertzen. «Aukera gutxi» izan dituzten emakumeak, eta gainera «oinarrizko zutabeek, hau da, familiak eta eskolak huts egin dieten emakumeak». Ahizpatasuna izan dute akuilu han, bizitza hasi eta amaitzen zen lau hormen artean eduki duten aldian, eta atera du ondorio bat: «Zer gaizki egin dugun gizarte moduan».

Eta esaldi hori ekar daiteke euskal gizartera ere. Asteon kazeta honek ateratako tituluak ikusi besterik ez dago: eraso matxistak, homofoboak edo arrazistak, ia egunero. Eraso bortitzak, muturreko indarkeriaz eginak. Atxilotu dituzte egileetako asko, politikariek eta gizarte eragileek salatu dituzte gertatutakoak, epaile aurrera eraman dituzte, preso sartuko dituzte, eta giltzapean norbaitek pentsatuko dugu «zer gaizki egin dugun gizarte moduan». Eta berriro hasiko da espirala bueltaka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.