mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Sendo lotuta

2022ko otsailaren 4a
00:00
Entzun
Joan den irailean, Mendebaldeko aliatuen arteko ur bareak dezente zakartu zituen aliantza baten sorrerak. AUKUS sortu zuten AEBek, Australiak eta Erresuma Batuak, Txinari presio militarra egiteko. Txinak, bistan denez, ez zuen ongi hartu, baina ekaitza Frantziarekin sortu zen, AUKUS sortzeak eragin baitzuen Australiak Parisekin hitzartua zuen kontratu militar handi bat baztertu, eta hura AEBekin bertze bat sinatuta ordezkatzea. Galdera handiak egin ziren orduan: NATOren azkena al zen? Zentzurik izanen ote zuen handik aitzinera aliantza atlantikoak? EB Europako Batasunak AEBetatik eta ardatz anglosaxoitik aparteko atzerri politika baterantz joko al zuen, 77 urtean estu lotuta egon ondoren?

Ukrainako krisiaren asteok ikusita, badirudi ezetz, NATO eragile elkartu eta aktibo gisa agertu baita AEBen bertze lehiakide handi baten aurka. Emmanuel Macron Frantziako presidenteak AEBetako, Errusiako, Ukrainako eta Poloniako agintari nagusiekin elkarrizketa sorta bat egin zuen atzo, diplomaziaren lidergoa hartu nahi duela erakusteko, eta, bidenabar, lidergo hori europarra izanen dela agertzeko. Baina AEBek joan den astean Alemaniarekin eta Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentearekin gas hornidura bermatzearen inguruan egin zituzten adierazpenek ongi sinbolizatzen dute EBko estatuen atzerri politikak sendo lotuta segitzen duela ardatz atlantiko eta anglosaxoiari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.