Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Macron ez da lehengoa; Le Pen ere ez

2022ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
Duela hogei urte frantziar gehienentzat pentsaezina zena lortu zuen Jean-Marie Le Pen ultraeskuindarrak: hauteskundeen bigarren itzulian sartzea. Jacques Chirac eskuindarra zuen aurkari, eta irmo gidatu zuen «denak Le Penen kontra» kontsigna, mamu zaharrak gazte ez zitezen. Chirac ez zen botoen %21era iritsi 2002ko bozen lehen itzulian, baina bigarrenean botoen %82 eskuratu zituen, politikariak ez ezik deabrutzat zeukatelako frantziar boto emaile gehienek ere.

Duela bost urte agertoki berean zegoen Frantzia: denek egin behar zuten Marine Le Penek gorpuzten zuenaren aurka, eta emaitza ona lortu zuen —hamabost urte lehenagokoa baino xumeagoa—, %66,1ekin irabazi baitzuen Macronek. Presidentea ez da, ordea, duela bost urtekoa —ezta Le Pen ere—. Errezelo askoren artean, gaztetasuna eta politikagintzan dena urratzeko duenaren ilusioa saldu zituen duela bost urte, eta Le Penen aurka egiteko premia. Baina urratu duen bidean etsai asko bereganatu ditu, eta Le Penen diskurtso leundu eta zuzenean aurki dezakete erantzuna, berriz, boto emaile nekatu eta nazkatuek, eta baita Jean-Luc Melenchoni botoa eman dioten batzuek ere. Denborarekin eskuin muturraren sustraiak normaltasunez errotu baitira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.