inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Historian atzera egitea

2022ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
George Santanyana filosofo estatubatuarrak, The Life of Reason (Arrazoiaren bizitza) liburuan, idatzi zuen iragana gogoratzen ez dutenek errepikatu beste erremediorik ez dutela. Aste honetan AEBetako Auzitegi Gorenaren zirriborro bat zabaldu da, abortatzeko eskubide konstituzionala baliogabetzea aurreikusten duena. Gehiengo kontserbadoreko auzitegi horren asmoak aurrera egingo balu,AEBetako andreen abortatzeko berme konstituzionala bertan behera geratuko litzateke, 1973ra arte izan zen moduan.

Emakumeen askatasuna bermatzen duen neurri garrantzitsuenetako bat da abortatzeko eskubide librea, borroka gogor askoren bidez lortutakoa. Bada, legitimitate demokratiko zalantzazkoa duten magistratu atzerakoiek luma kolpe batez ezabatu nahi dute, herrialdeak bost hamarkada atzera egin dezan.

Donostian ere eskuin muturreko taldeek abortatzeko eskubidearen aurkako manifestazioa iragarri dute larunbat honetarako, eta talde feministek neurri eraginkorrak eskatu dituzte talde horien mobilizazioak eragozteko. Espainian Voxek argi azaldu du abortatzeko eskubidea ezabatzeko asmoa. Zentzudun den inork ez luke ukatuko aukera dagoela eskuin muturreko ministroak laster Espainiako Gobernura iristeko. Atzera egiteko arriskua nonahi dago, toki guztietan ibiltzen dira-eta zakurrak oinutsik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.