mikel p ansa
HIZPIDEAK

Hordagoka Mercedesen

2022ko uztailaren 8a
00:00
Entzun
Hemezortzi hilabete daramatzate Gasteizko Mercedesen lan hitzarmena hitzartu ezinik. Udaberrian negoziazioak atzeratu zituen zuzendaritzak, Alemaniako jabeek egin nahi zuten inbertsio handi bat ekarri nahian ari zirelako. Langileei eskatu zieten hizketak uzteko inbertsio horrenak argitu arte. Argitu dira; baina Daimlerrek 1.230 milioi euroren inbertsio hori Gasteizen egiteko baldintzak ere jarri ditu zuzendaritzak, eta horien artean dago lan hitzarmena izenpetzea, eta produkzioko lan txandak malgutzea. Zuzendaritzak pentsatu bide du dirua jarrita konponduko duela gatazka: asteartean langileei eskaini zien soldatak %5 igotzea, eta hurrengo urteetan %2, eta lansari bat gehiago ordaintzea urtero. Gozatu zituen sindikatu batzuk, baina ez guztiak, eta atzo negoziazioa eten zuen zuzendaritzak berak, bost minutuko bilera batean. Zail da neurtzen etete horren helburua; ekainean ere berdin jokatu zuen, eta sindikatuen protestak gogortzea eta langile batzordea inoiz ez bezala elkartzea probokatu zuen. Jokaldi honekin, pentsa liteke zuzendaritzak lortu nahi duela langile batzordea berriro zatitzea, baina ikuskizun dago zer gertatuko den. Lan txandak malgutu nahi ditu patronalak, langileek badakite hori, eta hori dute eskakizun nagusietako bat oraintxe. Kartak bistan daude, baina hordagoka ari dira bi aldeak, eta ez dago argi zeinek altxatuko duen tantoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.