mikel p ansa
HIZPIDEAK

Selekzioak

2022ko urriaren 27a
00:00
Entzun
EAJk eta Espainiako Gobernuko ordezkariek hitzartu dute selekzioek, baldintza batzuen barruan, nazioartean lehiatzeko aukera izatea, eta segidan etorri da galderen erantsia. Zer kiroletan izango da posible? Lurralde guztietako kirolariek parte hartu ahalko dute? Gauzatuko da? Noiz? Nafarroak selekzioak sortu ahalko ditu? Oraindik ikusi behar da akordioa zer lege zehatz bilakatuko den, oso goiz da balorazioak egiteko, Espainiako Kongresuak eta Senatuak zer onartuko duten. Eta gero nazioarteko federazioek ere onartu beharko dituzte eskariak.

David Salinas Eusko Jaurlaritzako letradua optimista da, oso, eta Madrilgoekin egin duten hitzarmenaren irakurketa oso zabala egiten du. Esaterako, bere ustez, euskal futbol federazioa 1915ean sortu zenez —Espainiakoa baino bost urte lehenago—, «sustrai historikoa» luke kirol horrek ere, eta horrek eman beharko luke selekzio hori ere sortzeko aukera. Eta aukerak ikusten ditu 11 kiroletan behintzat selekzioak sortzeko. Tentuz egin behar dira azterketak orain. Espainiako federazioek —eta, beraz, nazioartekoek— selekzio horiek onartzeko, legearen irakurketa «zabal bat» egin behar baitute. Eta Madrilen, normalean, irakurketa murritzen zaleak izan ohi dira halakoetan. EAJk goratu egin du akordioa, eta EH Bilduk, erlatibizatu. Baina orain, batzuen eta besteen interpretazioak gorabehera, eta lege horrek aurrera egiten badu, bi aukera izango dira: purrustaka aritu, edo baldintza berriek ireki ditzaketen zirrikituak zabaldu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.