mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Kondorra

2022ko azaroaren 10a
00:00
Entzun
Nazioarteko hedabideen titulu nagusietatik desagertu da Brasil, presidentetzarako hauteskundeen itzulia egin eta 11 egunera. Seinale on gisa hartu beharko da, ea Jair Bolsonaro jarduneko presidente ultraeskuindarrak botereari indarrez eusten saiatzeko izan zitzakeen tentazioak ameskeria soil bihurtu ote diren.

Adierazgarria izan zen hauteskunde arratsean bertan Joe Biden AEBetako presidenteak zeinen agudo argitaratu zuen oharra Luiz Inacio da Silva Lula hautagai ezkertiarra garaipenarengatik zoriontzeko, «hauteskunde aske, garbi eta sinesgarrietan». Kontuan hartuta Emmanuel Macron Frantziako presidenteak eta Europako bertze agintari batzuek ere antzeko adierazpenak egin zituztela minutu gutxiren buruan, pentsa daiteke kortesia diplomatiko soila baino zerbait gehiago adierazi nahi zutela keinu horiekin. Kortesia baino zerbait gehiago diren bezala azkenaldian Venezuelarekin izan dituzten keinuak. Nor oroitzen da Juan Guaidoz, haiek hauspotu zuten hartaz?

Alderdi Demokratak uste baino emaitza hobea izan du agintaldi erdiko hauteskundeetan, baina trumpismoaren mehatxua bizi-bizirik du. Horregatik, demokratentzat estrategia suizida bat izan daiteke Latinoamerikan ezkerraren aurka gaur egungo eskuineko mugimenduak sustatzea. Perspektiba aldatzen da kondorra askatzeak Andeetan ez ezik Kalifornian ere ondorio larriak izan ditzakeenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.