Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Justizia feminista

2022ko azaroaren 11
00:00
Entzun
Irango Poliziak Masha Amini hil zuenetik zerbait aldatu da Islamiar Errepublikan. Feministek urte askoan egin dute borroka, hasieran isilean, ozenago apurka, baina azken hamarkadan indartu egin dira, autokraziaren errepresioa euren kontra gogortu ahala, gainerako sektore zapalduekin gertatu bezala, krisi ekonomiko, ekologiko eta geopolitikoa ere tarteko. Abian zen aktibismo horrek eztanda egin du orain; batasunean indarberritu dira, Emakumea, Bizitza, Askatasuna! lelopean, Irango sistema sutan jarriz.

Iranek txertatua du-eta emakumeen kontrako zapalkuntza diskurtso nazionalista eta antiinperialistan, baina emakumearen gorputza kontrolatzeko obsesioa partekatzen du, era berean, aurkariekin: Saudi Arabiako edo Qatarreko monarkia neoliberalekin, eta, urrunago joanda, Mendebaldearekin, feminismoaren indarra neutralizatzeko hartzen ari diren erabaki murriztaileekin.

Eta Euskal Herria ez da uharte bat. Mugimendu feministak Polizia eta instituzioak mugimendua kriminalizatzeko eta kontrolatzeko egiten ari diren «saiakera sistematikoa» salatu du, indarkeria matxistaren kontrako egunaren atarian, eta justizia feminista eta autodefentsa aldarrikatu. Kolektiboki aurre egitea delako, hango eta hemengo, forma askotarikoa den sistema zapaltzailea borrokatzeko modu bakarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.