mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Konfiantza

2022ko azaroaren 17a
00:00
Entzun
Diruaren sistema fiduziarioa konfiantzan oinarritzen da. Alegia, ekonomiaren oinarri diren salerosketak konfiantzan oinarritzen direla, ariketa subjektibo batean; hau da, diruaren balio erreala da igorleak ematen duen konfiantza, eta salerosketan ari direnek paperari eta txanponari balioa aitortzen diote.

Gizarteen eguneroko funtzionamendua ere erran liteke neurri handi batean konfiantzan oinarritzen dela. Hegazkineko bidaiariak konfiantza du pilotuak ongi beteko duela bere egitekoa, fabrikatzaileak eta mantentze lanez arduratzen direnek ongi bete duten bezala. Supermerkatuan jakia erosi duenak ez du ikusi produktuak bere eskuetara ailegatu arte egin duen bidea, baina konfiantza du guzia behar bezala egin dela. Prozesu guzien konfiantza handitzeko daude kontrol neurriak, funtsean bertze konfiantza ariketa bat baino ez direnak. Baina hori da makineria mugitzea ahalbidetzen duen olioa.

Eta mekanismo sozial hori bera aktibatu zen herenegun, jakin zenean Polonian leherketa bat gertatu zela Ukrainako mugatik bertan. «Urlia ez zen kapaz izanen horrat misil bat botatzeko». «Berendia ez da kapaz izanen horrela erantzuteko». Konfiantza eta kontrola, ordea, ez dira gerren ezaugarriak. Gatazkak iraunen duen bitartean, eta Errusiak Ukrainaren luze-zabalean erasoak egiten jarraituko duen bitartean, beti egonen da arriskua txinpartaren bat belar idorretan erortzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.