inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Itzal horia Hegoaldean

2018ko abenduaren 26a
00:00
Entzun
Urte berriak susto handi samarra ekarriko die auto erabiltzaileei Hego Euskal Herrian. Izan ere, Espainiako Gobernuak ezarritako hidrokarburoen zergak 4,8 zentimo garestituko du erregai litroa bertan. Ikusteko dago, gainera, ea gasolioaren eta gasolinaren artean dagoen aldea goitik ez ote duten berdinduko, eta are eta susto handiagoa eman gasolio kontsumitzaileei. Izan ere, Pedro Sanchezen gobernuak asmo hori adierazi du, klima aldaketaren aurkako borrokan hartu nahi dituen erabakien artean.

Ipar Euskal Herrian ere erregaiaren gaineko zerga igotzekoa zen Frantziako Gobernua urte berria hasterako, baina Jaka Horien mugimenduak bertan behera utzi du asmo hori. Hegoaldean ez dago itzal horirik, oraingoz. Nahiz eta, zenbakiak ikusita, behintzat, inork pentsa dezakeen motiborik ez dela falta.

Espainian ezarriko den zergak badu, gainera, beste osagairik ere. Izan ere, Hego Euskal Herrikolau ogasunek ezarri beharko dute, ezinbestean, zergaren zati autonomikoa, Madrilek agindu dielako. Cristobal Montoro ministro ohi popularrak berdindu egin nahi zuen tasa hori erkidego guztietan, eta orain arte zerga ez ezartzeko aitzakiaren bat izan duten euskal ogasunek ez dute halako aukerarik izango aurrerantzean. Beraz, horretan ere, Espainiatik gertuago egongo dira lau herrialdeak 2019an 2018an baino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.