Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Lubakitik at

2020ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun
Nafarroatik iraganeko haizeak gogorarazten dituzten erabakiak ari dira iristen azkenaldian: euskal hedabideak publizitate instituzionalik gabe, hitzaldi feministak bertan behera, pailazo euskaldunen ikuskizunak debekatuta, haur eskoletan euskarari lekua kentzeko ahalegina... Iruñeko Udala eta Enrique Maia alkatea ageri dira erabaki horietako gehienen buru. Navarra Suma osatzen duten alderdiek berezko joera dute halako neurriak hartzeko, eta, Voxek xaxatuta, muturrera jotzeko bidean babestuta eta libre sentitzen dira.

Nafarroan, baina, haize guztiek ez dute alde beretik jotzen. Legealdia hastear zela, Maria Txibitek uko egin zion gobernua osatzeko bileretan EH Bilduko kideak hartzeari. Eskuinak presioa egiteko duen gaitasunari erreparatuta, pentsa zitekeen norabide horri eutsiko ziola Nafarroako lehendakariak, eta eskuinera begiratuko zuela babesak bilatzeko garaian. Baina egoera nabarmen aldatu da ordutik. Azaro amaierakoa da Txibiteren eta EH Bilduko ordezkarien lehen argazki bateratua; abenduan, zerga politika aldatzeko babesa eman zion EH Bilduk, eta orain aurrekontuetarako akordioa hitzartu dute.

PSNk eta UPNk bloke bat osatu dute urte luzez Nafarroan. Eta ezin da esan PSN lubakiaren beste aldera pasatu denik, baina lubakira sartu diren kide berriek PSN aterarazi dutela dirudi, eta beste bide bat urratu beharko dute orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.