Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Memoria, erdizka

2021eko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Terrorismoaren Biktimen Memoriala deitu diote, eta ez indarkeriaren biktimena. Horrek jada kanpoan uzten ditu berez gatazkaren biktima izan diren batzuk. Hori da bereziki proiektuari leporatu diotena: interpretazio partziala egiten duela, ez duela gatazka bere osoan aztertzen.

Munduko edozein gatazkaren konponbidean, aurrera egin nahi bada, ezinbestekotzat jotzen dute atzera begiratzea, iraganaren liburua orriz orri errepasatzea; eta horrek, ezinbestean, gatazkak eragindako sufrimendu guztiaren ezagutza eta aitortza eskatzen du. Adibidez,Ortega Lara bahituta eduki zuten zuloaren erreplikaren ondoan, Zabalza torturatu zuten bainuontziarena jartzea. Garrantzitsua da norberaren mina aitortua dela ikustea, baina hori bezain garrantzitsua da besteak sufritutakoa ezagutzea eta onartzea.

Baina, kontakizunaren borrokan, garaipenaren eta gatazkaren alde bakartasunaren kontakizuna eraiki behar horretan, tematuta daude soilik biktima batzuk kontuan hartzen. GALi ezinbesteko aipamen bat eginda, ETAren biktimen inguruko memorial bat da gehienbat Gasteizkoa. Aukera galdu bat, konponbidean harlauza gehiago jartzeko, guztien mina aitortzeko. Jaurlaritzak badu Poliziaren gehiegikerien biktimen lege bat, eta gutxienez horiek ere kontuan hartzea ezinbestekoa litzateke memoria(la) eraikitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.