inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Galdeketa handiaren bila

2018ko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Indar politiko eta mediatiko unionistei porrota iruditu zaie Gure Esku Dago-k antolatuta Donostian, Irunen, Alonsotegin, Balmasedan eta Zallan egindako herri galdeketak. Ziklo baten bukaera izanik, argi-ilunak utzi ditu prozesuak, baina ezin liteke ondoriozta galdeketa horiek porrota izan direla. Hasteko, ez direlako galdeketa ofizialak izan. Herritarrek antolatutako ahalduntze ariketa masiboak izan dira, eta balio izan dute burujabetzaren inguruko eztabaida gizarteratu eta agenda politikoan kokatzeko. Hots, baldintzak erein dituzte etorkizunerako.

Lau urteko prozesuan, 219.000 lagunek bozkatu dute 209 herritan, eta %21ko parte hartzea izan da, batez beste. Donostian, galdeketa egin den hiriburu bakarrean, %13k bozkatu dute. Gehiago izan zitezkeen? Bai, baina, esaterako, antzeko galdeketetan %10eko eta %5eko parte hartzea izan zen Lleidan eta Tarragonan. Eta Kataluniak merezitako distira lortu du alor honetan.

Kataluniari ez ezik, Euskal Herriari ere badagokio autodeterminatzeko eskubidea. Espainiako eta Frantziako erakundeekin adostua bada, hobe. Baina, adostu nahi ez badute, zergatik ez aldebakartasunez bultzatuta? Horren alde diren indar politiko, sindikal eta sozialen elkarlanak bakarrik sor ditzake hori bermatzeko baldintzak. Herritar guztiei bozkatzeko aukera emango dien galdeketa ere adostasun horrek ekarriko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.