jon ordonez garmendia
HIZPIDEAK

Nominen krisia

2018ko abenduaren 15a
00:00
Entzun
Adierazle makroekonomikoak daude, erakunde handien aurreikuspen ekonomikoak, bateko eta besteko enpresen egoeraren txostenak, ekonomiaren bilakaera aztertzen duten analisi mardulak eta bigarren krisi bat datorrela iragartzen duten susmoak. Gizartearen taupadek beste zerbait adierazten dute, ordea: Deustobarometroaren azken inkestan, herritarren kezken zerrendan, prekaritateak aurrea hartu dio langabeziari. Lehen postuan da, eta sorpasso horrek beste edozein adierazlek baino hobeto laburbiltzen du zein den egoera.

Prekaritatea ez da pankarta bateko leloa osatzeko hitz tekniko bat. Ezta sindikatuen hiztegi terminologikotik atera duten untxi bat. Prekaritatea langabeziaren ilaratik lantokietara iragan den krisia da, nominarekin etxeko sukaldeetara ere iristen den marra gorria. Eta pairatzen dutenentzat, luxuzko produktu bihurtzen dira oinarrizkoak diren gauzak: Deustuko Unibertsitatearen inkestaren arabera, herritarren ia laurdenek haragi eta arrain kontsumoa murriztu dute, elikadurari dagozkion beste kontsumo murrizketa batzuen artean.

Prekaritatea inolaz ere gainditu ezin litekeen defizita da, inorekin negoziatu ezin litekeen aurrekontua, pentsioetan pentsatzeko astirik ematen ez duen ordutegi bihurri bat. Prekaritatea kontratu bat da, lan baldintza jakin batzuk baimentzen dituen lan merkatu jakin bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.