jon ordonez garmendia
HIZPIDEAK

Konforta

2019ko urtarrilaren 3a
00:00
Entzun
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Urtezahar eguneko hitzaldian «mikroklima politiko positibo eta eraikitzaile» gisara definitu zuen une honetako kultura politikoa. ETA 2018. urtean desegin ondoren Euskal Herriko politika konfort eremu batean sartu dela irudi lezake horrek, eta hala litzateke, beste batzuen artean, egunez egun euskal presoen eskubideak urratzen ariko ez balira, Eusko Legebiltzarreko estatus politikoaren lan batzordean lortutako akordioa jada jomugan jarri izan ez balute, eta herri honen hezur-muinean sartu duten banaketa administratibo batek une oro haren existentziaukatuko ez balu. Horiek ere eragiten baitute tentsioa eta liskarra, nahiz eta ez jabetu beti, poliki-poliki irakiten den igelaren fabulak kontatzen duen moduan.

Konfortetatik urrun da Euskal Herria, eta, hala ere, Urkulluk aipatzen duen mikroklima arriskuan jartzen duen fronte hotz bat gerturatzen ari da. Baliteke udal eta foru hauteskundeek eta Europako Parlamenturako bozek gehiengo berriak ekartzea erakundeetara 2019an. Horiek Iruñean, Madrilen edo Bruselan izan, eragin egingo dute Euskal Herriko politikan, eta ez dirudi herri honen eskubideen alde izango denik. Konfort eremutik harago begiratu behar da, arazoak aitortu, izan politikoak, izan sozialak, izan ekonomikoak, eta konponbideak blindatu. Moderazioa ez baita soluzio bat, bere horretan, egoerak tinko jokatzea eskatzen duen garaietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.