jon ordonez garmendia
HIZPIDEAK

Erakundeak eta gaztetxeak

2019ko urtarrilaren 9a
00:00
Entzun
Goizeko bostetan, eta Espainiako Poliziaren eta foruzainen laguntzarekin. Nafarroako Gobernuko teknikariak Iruñeko Maravillas gaztetxean sartu ziren atzo, gauez, ikuskatze tekniko bat egitera. Eraikinean pertsonentzat arriskurik ote dagoen neurtu nahi zuen gobernuak, baina ikuskatze tekniko bat izan behar zuena polizia operazio bihurtu zuen.

Teknikariek ohartarazi dute hainbat gabezia eta arrisku dituela Rozalejoko jauregiak, eta zalantzarik ez dago Nafarroako Gobernuak ezin duela onartu bere jabetzakoa den eraikin batean inor arriskupean egotea egoera txarrean dagoelako. Baina orduak eta moduak agerian utzi du gobernuaren helburua ez zela soilik gazteen hobe beharra. Hala izan balitz, azterketa beste modu batera egin zezakeen, gazteak polizien borren eta gomazko piloten arriskupean jarri gabe. Eta, bide batez, azalduz zer hobetuko duen eta nondik hasiko den gazteek han euren eginkizuna baldintza hobeagoetan bete dezaten. Nafarroan aldaketa gauzatzeko, erakundeak eta gaztetxeak baitira beharrezkoak.

Gobernuak jakingo du zer irudi bila zebilen atzo Maravillas gaztetxean horrela sartuz, baina garbi dago zer irudi ez zuen eman nahi izan: gaztetxe batean segurtasunaren mesedetan azterketa tekniko bat modu onean, egun argiz eta gazteen laguntzarekin, ez Poliziarenarekin, egiten duenaren irudia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.