Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Aldaketaren mapa

2019ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Bai, Nafarroak badu udal mapa berria, baina azken segundora arte aldaketaren mapa politikoa desitxuratzeko arriskuan egon da, eta arnasari eutsi behar izan diote gobernuko ordezkariek, segundo horren menpe egon baita aldaketaren indarren legealdia bururaino eramateko borondatea, Orain Bairen eta Ahal Dugu-ren arteko saltsa dela eta. Lau sektore ideologikoren adostasunari esker gertatu zen aldaketa, eta sektore guztiek bat eginda amaitu beharko lukete legegintzaldia, datorren maiatzeko hauteskundeetara begira gobernu hautsi baten itxurak zapuztu ez dezan Nafarroan gauzatu den eredu berriak beste lau urtez jarraitzeko aukera.

Izan ere, hauteskunde plebiszitarioen itxura izango dute berriz ere, nahiz eta kanpainan nork berea defendatu behar horrek egoeraren larritasuna lausotuko duen. Baina ez al du hor jarraitzen Podemosen oinarrizko argudioetako batek? Espainiako 78ko erregimenarekin segitu edo ez, aldaketetan sakontzen jarraitu edo atea parez pare zabaldu oposizioan jokoz kanpo eta deseroso dagoen kasta eta elite horri, betikoa egiten jarrai dezan, zergatik, eta itxuraz ez hankarik eta ez bururik ez duen Orain Baikoen ikuskizunagatik, haien boto emaileen desmobilizazioa elikatzen baitu, eta boto guzti-guztien beharra egongo da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.