inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Askatasun murrizketak datoz Paristik

2019ko otsailaren 6a
00:00
Entzun
Frankismo garaian, diktadurak salbuespen neurriak martxan jartzen zituenean, fitxatuak zituen oposizioko kideak atxilotzen zituen Poliziak, prebentzio moduan, mobilizazioetan esku hartzea galarazteko.

Kontua da gaur egun antzeko neurriak hartzen ari direla euren buruari label demokratikoa aitortzen dioten herrialdeetan, besteak beste, askatasun, berdintasun eta senidetasunaren errepublikan. Izan ere, Jaka Horien mobilizazioen testuinguruan, lege proiektu bat bultzatzen ari da gobernua, eta herritarren askatasunak eta eskubideak ditu jomugan. Atzo lehen tramitea gainditu zuen bazter nahasleen aurkako legeak Asanblea Nazionalean. Egitasmoak mugak jarriko dizkie herritarrei mobilizazioetan parte hartzeko. Ustezko bazter nahasleei, gainera, haietan egotea debekatuko diete, badaezpadako neurri gisa, eta Poliziak fitxetan artxibatuko ditu euren izenak.

Jihadisten atentatuen ondoren ezarritako salbuespen neurrien ostean, mobilizazio sozialek hartu duten indarra da orain aitzakia askatasunak mugatzen jarraitzeko. Hamarkada askotan lortutako aurrerapenak zeinen hauskorrak diren erakusten dute euren momentuko interesen araberako legeak egitera ohitzen ari diren agintari belaunaldi berriek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.