mikel p ansa
HIZPIDEAK

Aiten zaintza

2019ko otsailaren 7a
00:00
Entzun
Begien bistakoa zen zaintza partekatua orokortzeko asmoz sortu zen legeak zer asmo zituen. Aitak kexu ziren; ez hainbeste umeen zaintza galtzen zutelako, ezpada umeei pentsio bat ordaindu behar zietelako, eta aitek etxea utzi, eta amak umeekin etxean gelditzen zirelako. Gizonen prekaritateari erantzuteko asmoa zuen legeak, ez gehiago. Aitek beren mesederako baliatu zuten zaintza partekatua: epaileak zaintza bi gurasoen artean partekatzea erabakitzen duen kasuetan aitek ez dietelako amei pentsiorik eman behar, eta amek ez dutelako zertan (derrigor) ordura arte bikotearena izandako etxean geratu. Aiten egoera ekonomikoari mesede egin dio legeak, ez gehiago. Bai, egia da, zaintza partekatuak hirukoiztu egin dira urteotan. Esan nahi baita epaileek agindutako zaintza partekatuak hirukoiztu direla. Ikusi beharko litzateke, praktikan, zenbat aita hasi diren umeak zaintzen. Baina eskura dauden estatistikei erreparatuta, ez du aldaketa sozialik ekarri: bai, epaileek dekretatutako zaintza partekatuak hirukoiztu egin dira, baina amek jarraitzen dute umeak zaintzeko eszedentziak hartzen. 2005ean, Hego Euskal Herrian, 2.801 amek eta 111 gizonek hartu zuten laneko baimena umeak zaintzeko. 2017an, 5.892 emakumek hartu zuten, eta 470 gizonek. Ehun bikote heterosexualetatik 93tan amek hartzen dituzte baimenak (97 ziren 2005ean). Zaintza partekatuak umeak babesteko izan beharko luke, eta ez, azken lege aldaketak egin zuen bezala, aiten egoera ekonomikoa zaintzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.