inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Sanchez Euskaltzaindian

2019ko martxoaren 6a
00:00
Entzun
Keinuak, berez, ez dira txarrak, atzetik jarduera bat eta ekintza batzuk baldin badakartzate berekin. Alde horretatik, Pedro Sanchez Espainiako presidenteak gaur Euskaltzaindiari egingo dion bisita instituzionalak garrantzia eduki lezake, atzetik ekintzak etorriko balira. Baina harritzekoa litzateke halakorik etortzea. Izan ere, haren alderdiak Euskal Herrian erakutsi du zer jarrera duen euskarari berdintasunezko tratua emateko garaian. PSE-EE izan edo PSN. Euskara «inposiziorik gabe» nahi zuela aldarrikatu zuen PSE-EEk 2016ko hauteskunde autonomikoetako kanpainan, ikamika handia sortu zuen bideo batekin.

PSN ere euskara bultzatzearen aurka azaldu da aukera izan duen bakoitzean.Besteak beste, iaz Iruñean egindako manifestazio batean, PPren eta UPNren eskutik azaldu zen, salatzeko Nafarroako Gobernua euskara «inposatzen» ari zela eta nafarren arteko «berdintasuna» urratzen. Andres Urrutiarekin egon ondoren, akaso bere alderdiaren egoitzetatik pasatu beharko luke, alderdikideek euskararen estatusaz zer ikuspegi duten azal diezaioten. Ea nahi duten ikasi, zabaldu eta legez babestu Sancehezek «espainiar guztien ondaretzat» jo duen hizkuntza. Bitartean, ez da zaila gaurko keinuari itxura kosmetikoa hartzea, bi hilabete barru boto bakar bat ere galdu nahi ez duen politikari baten beharrak eragindakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.