jon ordonez garmendia
HIZPIDEAK

Garaipen mugatua

2019ko martxoaren 20a
00:00
Entzun
Kilometro koadro batean inguratuta ei dago Estatu Islamikoa. Sirian eta Iraken kalifa herria ezarri nahian duela bost urte munduaren arreta bereganatu zuen taldeak hori baino ez duela kontrolatzen jakinarazi zuten atzo. Ibaiertz baten inguruan azpiegiturarik gabe dira Al-Qaedari itzala egitea lortu zuten islamistak. Mundu osoa prest dago, beraz, exekuzio beldurgarriekin egun batetik bestera ezagun egin zirenen kontrako garaipena aldarrikatzeko. EIren kontrako bost urteko gerraren amaiera izango da. Ospakizuna, baina, hor amaituko da. Garaipen militar bat izango da, baina ez, inolaz ere, beste ezer. Mundua kilometro koadro horri begira dagoen honetan, ezin baita ahaztu milioika errefuxiatu babes bila joan direla gerratik ihesi.

EIk landa eremuko matxino talde baten gisan segituko duela dio gaur aditu galestar batek BERRIAn. Hori horrela, kezkagarriena da zer gertatuko den urte hauetan izuaren izuz Europara edo beste norabait ihes egin dutenekin. Nazioarteak bizkarra eman zien ihesaldian, eta ikusteko dago orain itzuleran laguntzeko prest egongo den. Horri buruzko konferentzia batean egon beharko lukete jada. Baina oraingoz gerrako potentziak geldi daude, EI garaituta Siriako gerran zer gertatuko zain. Interes geoestrategikoak dira horien kilometro koadroa, lehen eta azken posizioa, eta iheslariak aspaldi utzi zituzten hortik at.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.