Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Zulora nola erori

2019ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
Amildegiaren ertzean dago aspaldian Theresa May, eta ertzetik zulora begira atzotik, burua txikitu gabe nola bota asmatu ezinik. Begiak ixten ditu, berriz ere irekitzerako zulorik ez duelakoan aurkituko. Baina han jarraitzen du. Europako Batasunari egindako azken erreguak ez dio balio izan behar zuen erantzuna jasotzeko. Denbora gehiago nahi zuen, baina zertarako? Datorren astean Komunen Ganberak hirugarrenez esango dio ezetz Mayk EBrekin hitzartutakoari, itxura guztien arabera. Beraz, kasu horretan, martxoaren 29a —akordioarekin edo gabe EBtik ateratzeko data— apirilaren 12a bilakatzeko aukera eman dio EBk —ez Mayk espero bezala ekainera arte—, eta denbora apur hori emateak baldintza batzuk dauzka gainera: luzapena Mayk nahi lukeena baino luzeagoa litzateke, eta ordainean Europako bozetan parte hartu beharko lukete.

Brexit-a onartu eta ia hiru urtera Europako bozetan parte hartzeko aukerak zientzia fikzioa dirudi gaurkoz —errealitateak aspaldi gainditu zuen, hala ere fikzioa—; oraindik ere irteera eguna da martxoaren 29a, eta EBn segitzeko proposamena sinatu duten hiru milioi herritarretatik bi milioik atzo egin zuten. Alegia, aukera guztiak daude mahai gainean, baina Mayk ez du aterabiderik. Datorren asterako nola erori pentsatu beharko luke, bota aurretik.

Konponbide faltari, denbora
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.