mikel p ansa
HIZPIDEAK

Ikur bat txikitu

2019ko urriaren 8a
00:00
Entzun
Turkiak Afrin okupatu zuenetik, denbora kontua zen Recep Tayyip Erdoganek Rojavaren kontrako erasoa agintzea. Iritsi da, eta zalaparta sortu du AEBen jokabideak. Estatu Islamikoaren aurkako gerran aliatu ezinbesteko izan baititu kurduak, eta orain zakarrontzira bota baititu Donald Trumpek, trapu maiztua balira bezala. Kurduentzat mingarria izan da, dudarik ez dena, baina kurduak izango ziren harritzen azkenak. Negargarria da horrela esatea, baina kurduak ohituta daude traizionatuko dieten aliatuak bidelaguntzat onartzera. Estatu Islamikoa alde batean, eta kurduen kontrako bazterketa sistematiko eta etnozida praktikatzen duten estatuak beste aldean, AEBak aliatutzat hartzea bizirik irauteko alternatiba bakarra izan da Siriako kurduentzat; jakinik orain gertatzen ari den hau gerta zitekeela. Kontua da, hori jakinda, Turkiari nola erantzun prestatzeko modurik izan ote duten. Oraingoz, erresistentziara dei egin du SDFk, Siriako Indar Demokratikoak; baina, AEBen hegazkinen laguntzarik gabe, kurduek nekez egingo diote aurre armada erregular bati. Afrinen ez zuen luze iraun erresistentziak. Baina Rojava besterik da: kurduek gobernu eredu konfederal eta autonomoa ezarri duten lehen eremua. Sinbolo bat da, sinbolo indartsua. Dozenaka etnia eta herrik elkarrekin bakean bizitzea lortu duten Ekialde Hurbileko leku bakanetakoa. De facto, lur independente bihurtu da, Siriako Gobernuaren aginpidetik kanpokoa. Eta esperantzaren ikurra desegiteko, terrorearen botoiari sakatu dio Erdoganek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.