inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Barraskiloak Bidasoan ere

2019ko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Tsunami Demokratikoaren deialdiari jarraikiz, ehunka ibilgailuk itxi zuten atzo iluntzean Irun eta Biriatu arteko muga. Bat-batean antolatutako desobedientzia ekintza horren bidez, euskal herritarrek erakutsi dute Espainiako estatuan eskubide zibilek eta herrien erabakitzeko eskubideek jasaten duten ukazioak baduela erantzunik Pirinioaren mendebaldeko muturrean ere.

Jakina, askori kalte egingo zien ekintzaileen trabak. Kataluniako muga bezperan itxita eduki zutenez, ezustekoa hartuko zuten nazioarteko garraiolariek Behobiako muga ere itxita aurkituta. Haietako askok, agian, hilabete mugituen ostean, jakingo zuten Katalunian gatazka politikoa pil-pilean dagoela aspaldi honetan. Beharbada, baina, ez zuten jakingo Euskal Herrian ere antzeko arazoak daudela indarrean. Hots, bere kabuz erabaki nahi duen eta uzten ez dioten herri bat. Bere aldarrikapenak egiteagatik eta nazio nortasuna agertzeagatik maiz isildua eta baztertua izan den herri bat.

Kutsaduraz edo elkartasunez, Kataluniatik heldutako protestak barraskiloz bete ditu euskal errepideak. Espainiari Eseri eta hitz egin esan diote ekintzaileek. Pirinioetan ez baita mugarik. Meditarraneotik Bizkaiko itsasoraino nekez mugi daitezke zama handiko ibilgailuak. Barraskiloentzat, baina, mendiak ez dira inoiz muga bat izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.