martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Auto gutxiago

2020ko urtarrilaren 3a
00:00
Entzun
Autoen ekoizpena jo da hamarkada askotan ekonomia baten indarraren adierazle. Zenbat eta auto gehiago ekoitzi/saldu/erosi, orduan eta sendoagoa izan ohi da aztertutako ekonomia. Era berean, jakina da krisi hotsak entzuten direnean, auto salmenta dela aurrenekoetako sektorea matxurako argi keinukariak pizten.

Daukan autoari bizitza urte batzuk luzatzea izan da erabiltzaile askoren erabakia, krisia benetan badatorren jakin arte, eta iritsi bada nolakoa izango den ziurtatu arte. Horixe bera gertatu zen 2007ko krisiarekin, nabarmen jaitsita auto berrien salmentak eta igota bigarren eskukoenak. Auto gutxiago ibili ziren errepideetan, eta garraio publikoak hazkundea eduki zuen.

Autoen lehen iraultza serieko produkzioak ekarri zuen, eta bigarrena eredu elektrikoak ekarri berri du oraintsu, nahiz oraindik asko falta zaion nagusitu arte. Hirugarren iraultza, hamarkada bat baino gehiago falta da, hasi dira marrazten ideia laborategietan: autoaren jabetza. Ez gara autoaren jabe izango, zerbitzu baten erabiltzaile baizik. Gidaririk gabeko auto elektrikoa etorriko zaigu gauden lekura, nahi dugun lekura eramateko. Ondorioz, askoz auto gutxiago beharko dira, funtzionamenduan egongo diren auto programagarriek erabilera ratio handia edukiko dutelako. Ez oraingoak bezala, egunaren zatirik handiena aparkatuta egoten baitira etxe ondoan eta laneko aparkalekuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.