martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Trumpen 'jostailuak'

2020ko urtarrilaren 9a
00:00
Entzun
Gutxi irauten diote gerra jostailuek AEBetako presidente Donald Trumpi, ez denez jostailu berarekin denbora asko igaro zale. Herrialde horretako aurreko presidenteen bidetik, Trumpek ere lurralde izena jartzen die bere jostailuei: Ipar Korea, Txina, Errusia, Ekialde Hurbila... Bat utzi eta beste bat hartu dabil Etxe Zuriko nagusia, krisiak batean eta bestean sortuz. Intentsitate handiko krisi laburrak sortzea maite du, tentsioari denbora luzez eustea zail dela jakitun. Beti dago tentsioan, baina ez beti tentsio berean.

Irani egokitu zaio oraingoan, ostiralean herri horren armadako goi mailako arduradun Qasem Soleimani jeneral indartsua hilda. Indar eta gaitasun teknologikoaren erakustaldia eman nahi izan zion Trumpek Irani, eta mundu erdian tentsio handia sortu. Iranek herenegun erantzun zion, armada estatubatuarrak Iraken erabiltzen dituen baseei misilen bidez eraso eginez.

Atzo Trumpek jakinarazi zuenaren arabera ondoriozta liteke, zigor ekonomikoak lehenetsita, bukatutzat ematen duela eraso militarren partida. Iranek esan beharko du orain bere jeneralaren aurka egindako erasoaren parekoa den irandarrek base militarrei egindakoa, edo AEBei eta haren lagunei eraso egiten segituko duen.

Bitartean, Trumpek beste jostailu bat bilatuko du, beste krisi bat sortuko du, edo berpiztuko du. Sakona eta motza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.