Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Keinuka

2020ko otsailaren 27a
00:00
Entzun
Pedro Sanchezen inbestidura babesteko, Espainiako eta Kataluniako gobernuen arteko negoziazio mahai bat eratzea izan zen ERCren baldintza. Harremanak ia etenda zeuden; ez zuen erraza ematen mahai hori ezerezetik sortzea, eta ia bi hilabete behar izan dituzte horretarako. Aurpegi onak, elkarri egindako keinuak eta hitz adeitsuak gurutzatu dituzte ordutik, bi erakundeek berreskuratutako harreman onaren lekuko.

Baina jada bi hilabete pasatu dira keinu eta keinu artean —atzokoa ere keinu gisa uler daiteke, gaur KongresuanERCren botoak behar baitituzte defizita txikitzeko egutegia onartzeko—, eta Katalunian hauteskundeak ate joka dituzte —uda aurretik espero dira—.

Halere, atzo eratutako mahaiari eta haren emaitza posibleei dagokienean, Kataluniako alderdi subiranistek ez dute presa bera. ERCri zor zaio mahaia martxan jarri izana, eta hark du interes handiena bertatik emaitzaren bat atera dadin; askok leporatu baitzioten doako babesa ematea Sanchezi, trukean benetako konpromisorik jaso gabe. PDeCATek, berriz, bi baldintza jarri ditu mahai gainean —autodeterminazioa eta amnistia—, eta bietako bakarrean ere ez dirudi hurrengo hiru hilabeteak nahikoa izango direnik zerbait ixteko. Agian presarik ere ez du, bozen aurretik. Sanchezi, bestalde, keinuka jarraitzea komeni zaio, eta ERCren babesari eustea, mugimendu esanguratsurik egin gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.