martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Elkarri mokoka dabilen herria?

2020ko urriaren 8a
00:00
Entzun
Publizitate lanetan beti laguntzen du kanpainaren ñabardura batek sortutako polemikak. Horrelako asko ezagutu ditugu, eta aurrerantzean ere ikusiko ditugu. Berriki, Hego Euskal Herrian, Patria telesailaren iragarpenaren irudiak efektu bera lortu (bilatu?) zuen, bi irudi elkarren ondoan erakutsita: batean, ETAren biktima lurrean hilda, torturatu bat bestean.

Eskuliburuari jarraituz, ETAren biktimentzat iraingarri zela torturatua ere agertzea, biktima eta biktimarioa parekatzen ari zirela... Ia ondoriorik ez du eduki, hortxe segitzen duelako iragarki erraldoiak —bi irudiekin— Donostiako Bulebarreko eraikin baten fatxada estaltzen.

Alardea telesaila hasi zen ematen atzo ETB1, Hondarribiko Alardea ardatz hartuta. Telesaila iragartzeko publizitatea entzun dugu egunotan irratietan eta, besteak beste, «elkarri mokoka dabilen herria» esaldia erabili dute. Telesailaren egileen ustez esaldi horrek azaltzen du azken urte luzeotan Hondarribian, Alardea dela eta, gertatu dena?

Nor dabil mokoka Hondarribian? Mokoka, irainka, ostikoka, txistuka, kolpeka, borra-kolpeka... Elkarri? Edo batzuek bakarrik bakean dabiltzan besteei, Jaizkibel konpainiakoei alegia.

Ez ahal da esaldi hori izango telesailaren tesi nagusia islatzen duena...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.