inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Esaren segurtasuna

2020ko urriaren 15a
00:00
Entzun
Esako urtegia handitzeko lanen segurtasunari buruz mintzatu zen Teresa Rivera Trantsizio Ekologikorako Espainiako ministroa Kongresuan. Esan zuen ez zutela urrats gehiago egingo teknikariek ziurtatu arte segurtasuna bermatuta dagoela. Eta hortik ondorioztatu zuten Esa-ez! plataformak eta hainbat hedabidek obrak eteteko asmoa zuela gobernuak.

Baina zuhurtziaren printzipioa eta makroproiektuen sustapena, askotan, uztartzen zailak izaten dira. Eta iraganak erakutsi du zuhurtziaren printzipioari askotan gailentzen zaizkiola enpresen edo agintarien momentuko interesak. Berriki, Antonio Casas eta Antonio Aretxabala geologoek egindako txosten bat aurkeztu du Uraren Kultura Berria fundazioak, eta berriz ere zalantzan jarri du urtegiko paretari eusten dion mendi magalaren egonkortasuna. Zalantzak dauden bitartean, obrekin jarraitzeak hondamendi bat eragin dezake Aragoi ibaiaren arroan.

Bere garaian lindanoak eduki zitzakeen ondorioez ere ohartarazi zuten ekologistek eta adituek, baina agintariek ez zieten kasurik egin. Oraindik ere, gai toxiko horren pozoia barreiatuta dago lurzoru eta ibaietan, landareen, animalien eta pertsonen osasuna arriskuan jartzen. Baina berandu da norbaitengana joateko lindano hori garbi dezan eskatzera. Esan ere, hobe berandu ez hartzea hartu beharreko erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.